Victoria Eugenia Antzokia

Zaharberritzea

Laurogeita hamarreko hamarkadan eraikinak mantentze-arazo larriak zituen, instalazio batzuk egoera prekarioan zeuden eta indarrean ziren araudietara egokitu beharra zegoen hainbat arlotan: ikuskizuna, osasuna, suteak, ihesgarritasuna etab. Horrela bada, 1955ean Kultur eta Sustapen Ministerioek antzokiaren zaharberritze osoa egitea onartu zuten, eta finantzaketa Udaletxearekin erdi bana egitea adostu zen.

Zaharberritze-lanak 2001eko azaroan hasi ziren eta 2007ko otsailean bukatu dira. Hona zaharberritze-lanean egin dena: instalazio, sarrera eta komunikazio guztiak berritu, pertsona-edukiera murriztu, antzokiko bulegoen banaketa berria egin, estalpe eta terrazak berritu, fatxadak konpondu eta garbitu, agertokia, estaldurak eta dekorazioa erabat berritu, bai eta antzokiko elementu piktorikoak zaharberritu ere.

Espazio bakoitzeko zaharberritzea:

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • ANTZOKIA