Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Antzokia
  • Guneak
  • Besaulkien patiorako solairua

Besaulkien patiorako solairua

Besaulkien patiorako solairuaren planoa

Besaulkien patiorako solairua

Beheko Jarlekuak

1 Beheko Jarlekuak

Beheko jarlekuetan 280 eserleku daude, horietatik 8 gaitasun urrikoentzat (14. lerroan). Aurreko hiru lerroak (62 eserleku) orkestraren zulogunearen gaineko mailadi bilkor batean daude. Beheko jarlekuen inguruan hamalau platea daude, guztira 94 eserleku. 0 platea, agintariena, erdian kokatuta dago. Emanaldi berezietarako beheko jarlekuak oholtzekin estali daitezke.

Kafetegia

1 Kafetegia

Bi solairu ditu. Behe-solairuan kafetegia dago, eta sotoan jatetxea. Kafetegia Club Aretorekin dago komunikatua.

Lehiatila

1 Lehiatila

Leihatila berriak espazio zabala du, 65 metro, hain zuzen ere. Salmentarako bi leihatila ditu, bai eta sarrerak erosteko beste bi makina ere.

Okendo eta Reina Regente Aretoak

1 Okendo eta Reina Regente Aretoak

Okendo Espazioa (Okendo Plaza):

Kalera begira dauden espazio hauek kokaleku ezin hobeak da kultur ekitaldien berri emateko bulego edo informazio-puntuak jartzeko. Hogeita hamar metroko solairuarte bat du. Sarrerak Okendo Plazatik eta Reina Regentetik dauzkate.

Eszenategia

1 Eszenategia

Eszenategiak, orkestraren zulogunearekin batera, eraikinaren atzeko erdialdea hartzen du. Edozein ikuskizun burutzeko punta-puntako ekipamendu teknikoa dauka. Ahoko zabalera 12 metrokoa da eta 21ekoa hormen artekoa. Sakonera 16 metrokoa da (gorbatatik agertoki ostera) eta 19 metrora arte luzatu daiteke orkestra oholtza igoz. Guztira, gehienez 310 m2 –ko azalera izan dezake.

Aldagelak

1Aldagelak

Bost aldagela indibidual.

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • Sotoa