Victoria Eugenia Antzokia

Ezaugarriak

Eraikinaren ezaugarriak

Antzokia Boulevardaren hasieran dago, garai bateko hiri-zabalgunearen apaingarri eta, era berean, ekialdeko hiri-zabalguneko etxeetarako lotune. Beraz, kokaleku pribilegiatua du, hiriko erdigunean eta tokirik adierazgarrienean baitago.

Victoria Eugenia Antzokia Maria Cristina Hotelarekin eta Okendoko lorategiekin batera eraiki zen, guztien artean monumentu gisako espazio publiko bat osatzen zutela. Antzokiaren lursaila angeluzuzena da, eta 2.460 m2-ko azalera du.

Barnealdea

Inaugurazioan aurkeztutako berrikuntzak garai bateko antzokiaren bereizgarri izan ziren. Berrikuntza nagusietako bat aretoaren atzean dagoen foyerra izan zen. Ferra motakoa da eta besaulkiak, plateak, palko nagusiak nahiz eszenaurrekoak, mailadia eta galeria edo paradisua ditu. Plateak, palkoak, mailadiak eta galeriak airean eraiki ziren, ikuspen ona lortzearren. Osaeraz gain, barnealdeko baldintza optiko eta akustiko onak dira aipagarriak.

Eduki artistikoa

Antzokiko dekorazioan aipagarriena San Telmo Museoaren Kontserbazio eta Zaharberritze Departamentuaren gidaritzapean berriki zaharberritu diren hiru multzo piktorikoak dira:

Ignacio Ugartek margotutako ganga.

Gangako pinturak eguzki atera berriaren alegoria diren irudiak dauzka; eguzkia hiru zaldik arrastaka daramaten gurdi batean dator, haur-talde batek besoak zabalik izarra agurtzen dutela. Alboetan Donostiako egunsentia eta ilunabarra daude adieraziak eta, bien artean, Kasino Handia, Igeldo eta arkitektoaren erretratua ageri dira. Obra 1912koa da eta Ignacio Ugarte da egilea. Zaharberritzeaz arduratu den enpresa Artelan izan da.

Txinako gelen pinturak

Txinako gela Victoria Eugenia Antzokiko bigarren solairuan zegoen gela bat zen eta Piere Ribera pintore euskal-frantsesak apaindu zuen 1924an. Bertako pinturek ekialdea gaitzat duten apaingarriak dira; hegazti exotikoak, flamenkoak, kurriloak, loroak, faroltxo txinatarrak, landareak eta emakume-irudiren bat edo beste ageri dira. Obraren osagai gisa, egurrezko bi ate daude, egileak berak diseinatuak. Txinako gela desagertu bada ere, bertako pinturak zaharberritu eta Txinako aretoan jarri dira. Zaharberritzeaz arduratu den enpresa Albayalde izan da.

Foyerreko panelak

Foyerreko pinturak Ascensio Martiarenak 1912an egindako hiru obra dira. Hiru pinturek osatzen duten hirukoteak arte eszenikoetako hiru musa nagusiak adierazten dituzte friso moduan, hau da, “Musika”, “Poesia” eta “Dantza”. Zaharberritzeaz arduratu den enpresa Albayalde izan da.

© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali

  • <p>Antzokia Boulevardaren hasieran dago, garai bateko hiri-zabalgunearen apaingarri eta, era berean, ekialdeko hiri-zabalguneko etxeetarako lotune.  Beraz, kokaleku pribilegiatua du, hiriko erdigunean eta tokirik adierazgarrienean baitago.</p><p>Victoria Eugenia Antzokia Maria Cristina Hotelarekin eta Okendoko lorategiekin batera eraiki zen, guztien artean monumentu gisako espazio publiko bat osatzen zutela. Antzokiaren lursaila angeluzuzena da, eta 2.460 m2-ko azalera du.</p>