Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak


Artxiboa Maiatzaren 29a

dFERIA08 magia, dantza eta akrobazia-ikuskizunen bidez kaleratuko da Donostian

Ostirala, 2008ko Maiatzaren 29a

blogdferia.jpgKale emankizunak dira dFERIA08ren indargune bat; aretoko programazio kalitatezko eta nazioartean ospea duenaz gainera, hiriko kale-agertokietan antzeztuko diren ikuskizunak ditu feriak, ohiko agertokietatik haratago iristeko.

Edizio honetan, berriz ere Donostian izango da Artez Paseatzen formula arrakastatsua, magia, akrobazia, dantza eta zirkuko ikuskizun gehiagorekin. Jai-egun horietan, hiriko paisaiaren magiari gehituko zaizkio. Munduko bazter guztietatik iritsitako hainbat artistak beren emankizunik onenez harrituko dituzte ikusleak. Horretarako, Old School Funky Family fanfareak eramango ditu artistok emankizunak izango diren agertokietara. Sarreraren gaindikakoa irakurri »

Hautatu dira 43. Heineken Jazzaldian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak

Asteartea, 2008ko Maiatzaren 26a

foto-gregario-de-luxe.JPG

43. Heineken Jazzaldiko Batzorde Antolatzaileak hautatu ditu dagoeneko Jazzaldian parte hartuko duten tokiko hamar taldeak, urtarriletik maiatzera arte iraun duen hautaketa prozesua amaitu ostean.

Sarreraren gaindikakoa irakurri »

dFERIA 08k aretoko programazioa aurkeztu du

Ostirala, 2008ko Maiatzaren 15a

presentacion-dferia08.jpgDantza, klasiko handiak eta Hegoamerika, dFERIA08, Donostiako Eszena Arteen jaialdiaren ediziorik internazionalenean.

dFERIAren hurrengo edizioan, uztailaren 8tik 12ra bitartean, estreinaldi eta dantza-ikuskizun ugari bilduko da eta joera hori gorantz doala esan behar da, jaialdi honen azken edizioak ikusirik. Victoria Eugenia antzokiak, joan den urtean berriro zabaldu zenez geroztik, nazioartean ospe handia duten artisten formatu handiko lanak hartzen ditu eta, aurtengo edizio honetan, Batik japoniarrak izango dira Feria antzoki horretan estreinatuko dutenak, Shoku lanarekin. Sarreraren gaindikakoa irakurri »

Zinemarako Musika Konposatzeko Tailerra (II) Pascal Gaignerekin. Maiatzaren 23 eta 24a.

Osteguna, 2008ko Maiatzaren 7a

blogpascal.jpg Datorren maiatzeko, 23 eta 24ean, Victoria Eugenia Antzokiko Clubean, Pascal Gaigne konpositoreak emango duen Zinemarako Musika Konposatzeko Tailerra (II), musikari profesionalei, konpositorei eta, orokorrean, soinu banden munduan, musika arloan duten esperientzia praktikan jartzeko maila musikal nahikoa duten pertsonei zuzendutako tailerra izango da.

Sarreraren gaindikakoa irakurri »

XVII. POLTSIKO ANTZERKIA

Asteazkena, 2008ko Maiatzaren 6a

poltsiko-daniperez-foto3.jpg poltsikocarne-de-critica.jpg poltsikobiko.jpg poltsiko-torpedolevel.jpg poltsiko-salvador.jpg poltsiko-lipus.jpg

Maiatzaren 8tik 25era Poltsiko Antzerkia jaialdiaren XVII. edizioa ospatuko da Donostiako auzoetan. Formatu txikiko bederatzi ikuskizun eskainiko dira, beste hainbat taldek antzeztuta. Guztira 27 emankizun programatu dira hainbat taberna eta gunetan.

Jaialdian aurretik izan diren artistekin batera (Riki López, Ander Lipus edo Dani Pérez) aurten talde berriak ere izango dira, besteak beste Salvador Trapani edo Carne de Críticakoak.

Aurreko urteetan bezalaxe aurten ere askotariko programazioa izango da. Ikusgai izango diren obrek musika, umorea, antzerkia, bakarrizketak eta abarrekoak uztartzen dituzte.

Programazioa ikusi


© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali