Zinemaldian erreportari gisa aritzeko haur eta gazteentzako casting-a Larrotxenen
Larrotxene Kultur Etxeak Zinemaldiaren 57. Edizioari buruzko bideo-dokumentala egiteko haur eta gazte erreportari bila dabil. Castingean parte hartzeko 8-16 urte bitarte izan behar dira. Aukeratuek, talde profesional baten laguntzaz, kreditatuentzako soilik erreserbatuak diren Zinemaldiaren ekitaldietan sartuko dira. Horrela, jaialdiaren beste ikuspegi bat emango duen erreportajea egiterik izango dute, baita Zinemaldia bera barrutik hobeto ezagutzerik ere.
Jarduera hau ikasturtean zehar haurrek eta gazteek Kultur Etxean bertan egin dezaketen Pantalla irekia ikastaroaren aurrerapena da. Gogorarazi nahi dizuegu ere aipatu ikastaroan izena emateko epea zabalik dela.
Deialdia: Irailak 17, osteguna. 18:00-20:00.
Larrotxene Kultur Etxea (Intxaurrondo kalea, 57). Donostia.
+ info: 943 291954





2009-10-08 - 11.17
[…] Estos cuatro jóvenes periodistas seleccionados entre 46 jóvenes en el casting que tuvo lugar en Larrotxene el pasado 17 de septiembre, han tenido la oportunidad de participar en la producción, filmación y montaje del reportaje. […]