Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak


Prest dago jada Classic 2010-2011 egitaraua

2010ko Irailaren 9a

Maurice Béjart

Gaur goizean Denis Itxaso, Kultura eta Gazteria zinegotziak, eta Eduardo Clausen, programatzaile eta Cultura Musical elkarteko presidenteak, aurkeztu dute musika klasiko, dantza eta antzerkiari eskainitako Classic (pdf lotura) egitasmoa. Programa 2010eko urritik 2011ko ekaina bitartera gauzatuko da Victoria Eugenia Antzokian.

Egitaraua:

Urriak 16 eta 17. Béjart Ballet Laussanne.

Urriak 24. Tutto Mozart.

Azaroak 9. Capella de Sant Esteve, orkestra eta abesbatza.

Abenduak 27. Cuarteto Sorion.

Urtarrilak 26. Judith Jáuregui, pianoa.

Otsailak 12. La pequeña misa solemne.

Otsailak 18 eta 19. El mercader de Venecia.

Martxoak 11. Ainhoa Arteta.

Apirilak 19. Eduard Wulfson, biolina.

Maiatzak 18. Gustav Leonhardt, klabezina.

Maiatzak 21 eta 22. Onegin, Eifman Ballet.

Ekainak 29. Ivo Pogorelich, pianoa.

Sarrerak eta ziklo osorako abonuak astelehenean, irailak 13, goizeko 11:30etik aurrera jarriko dira salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (ohiko ordutegian) eta Kutxaren ohiko kanaletan: Telekutxa, Servikutxa eta kutxa.net.

Tres, Kiti Mánver eta Núria Gonzalezekin, Victoria Eugenia Antzokian

2010ko Irailaren 8a

Datorren irailaren 9tik 12ra - ostegunetik igandera- Kiti Mánver, Núria González, Aurora Sánchez eta Octavi Pujades protagonista dituen Tres antzezlana emango da Victoria Eugenia Antzokian  arratsaldeko 20:00etan. Larunbatean, irailak 11, funtzio bikoitza egongo da 22:30ean ere.

Rocíok, Ángelak eta Carlotak ez dute elkar ikusi azken hiru hamarraldietan, bizitzak zein bere aldetik eraman zuelako. Baina berrogeita hamar urte betetzeko zorian, bakar-bakarrik daude… Gau luze batean, bakardade horri eta barruan duten frustrazioari konponbidea aurkitzen saiatzen dira. Izan ere, inork ez du bete ama izateko ametsa. Berandu, honezkero… Ala ez? Eta gizon aukerakoena aurkitzen badute? Eta gizon horrek hirurak haurdun uzten baditu?… Barrez lehertzeko istorioa.

Sarrerak (26€, 22€, 18€) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sasibill-en La Gran Vía zarzuela, Victoria Eugenia Antzokian

2010ko Irailaren 2a

Datorren asteburuan, irailak 4 eta 5, Victoria Eugenia Antzokiak  Sasibill Elkarte Lirikoaren La Gran Vía zarzuela eskeiniko du arratsaldeko 19:30ean.

Zarzuela, munduan gehien eman direnetako bat, Madrilgo Gran Víaren eraikuntzaren proiektuan inspiratua da. Bertsio honetan, garai batean zentsurak debekatutako zenbait musika-pieza sartu dira, hala nola Policía de Seguridad edo Pasodoble de los Sargentos. Pieza horiek, Vals del Caballero de Gracia, Tango de la Menegilda edo Chotis del Eliseorekin batera, gozamena ekarriko diete ikus-entzuleei. Arkaitz Mendozak lehen aldiz zuzentzen ditu Sotto Voce Orkestra, Sasibill Abesbatza eta Carmen Aparicio, Marta Moreno, Ángel Walter, Santos Ariño, Enrique del Portal eta Iker Casares bakarlariak.

Sarrerak (36€, 28€, 20€) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Ser o no Ser, Amparo Larrañaga eta José Luis Gilekin, Victoria Eugenia Antzokian

2010ko Abuztuaren 18a

Gaurtik aurrera, abuztuak 18, eta datorren igandera arte, hilak 22, Amparo Larrañaga eta José Luis Gil protagonista dituen Ser o no Ser antzezlana eskeiniko du Victoria Eugenia Antzokiak. Emanaldiak egunero 8etan izango dira eta ostiralean eta larunbatean, abuztuak 20 eta 22, funtzio bikoitza egingo da 23:30ean ere.

Ernest Lubitshchen izen bereko filma oinarri duen Ser o no ser antzezlanak armada naziak Polonia inbaditu zuenean antzerki-konpainia batek zuen bizimodu goraberatsua kontatzen du. Antzerkian jardun nahi dute, baina, ia “nahi gabe”, erresistentziako kide bihurtzen dira, eta misio arriskutsu bat egin beharko dute, beren arte-trebetasun guztiak jokoan jarriz.

Sarrerak (26, 22, 18 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Enrique San Francisco Arte antzezlanarekin bueltan da Donostian

2010ko Abuztuaren 12a

Datorren larunbatetik asteartera , abuztuak 14 eta 17a bitartean, Enrique San Francisco, Javier Martín eta Enrique Romero protagonista dituen Arte antzezlana eskeiniko du Victoria Eugenia Antzokiak. Emanaldiak egunero 8etan izango dira eta larunbatean eta asteartean, abuztuak 14 eta 17, funtzio bikoitza egingo da 23:30ean ere.

Yasmina Rezak pertsonek ulertzeko eta maitatzeko duten ezina erakusten du umorearen bidez. Itxuraz ezer ez den baina ezin garestiagoa gertatzen den margolan bat erostearen ondorioz, hiru lagunek -Sergio gaizki ikasiak, Marcos haserrekorrak eta Iván adoregabeak- hankaz gora botatzen dute astebetean hamabost urteko adiskidantza, eta gerran baleude bezala jokatzen hasten dira: aliantza sekretuak, itun hautsiak eta, batez ere, tolerantzia batere ez.

Sarrerak (26, 22, 18 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Mayte Martín Victoria Eugenian urriaren 10ean

2010ko Abuztuaren 12a

Mayte Martín kantaria Victoria Eugenia Antzokiko udazkeneko musika egitarauan izango da, urriaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan.

“Flamenko katalana” delakoaren aitzindari da Bartzelonako kantari hau; flamenkoa du, beraz, erreferente nagusi, baina boleroari ere ekiten dio.

Hainbat artistarekin jardun izan du: Peter Gabriel, Tete Montoliu (berarekin grabatu zuen Free Boleros diskoa), Miguel Bosé, Rafael Frühbeck de Burgos, Katia eta Marielle Labèque ahizpak, Dulce Pontes eta Omara Portuondo. Azken abentura Manuel Alcántara Málagako idazle eta poetaren poemei musika jartzea izan du.

Sarrerak (30 eta 25 euro) bihar, abuztuak 13, jarriko dira salgai 11:30etatik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Tricicleren La venganza de Don Mendo, Victoria Eugenia Antzokian

2010ko Abuztuaren 2a

Abuztuaren 3tik 8ra - asteartetik igandera-, Javier Veiga Triciclek egokitutako La venganza de Don Mendo antzezlanarekin egongo da Victoria Eugenia Antzokian. Emanaldiak 8etan izango dira eta larunbatean, abuztuak 7, funtzio bikoitza egingo da 23:00ean ere.

Muñoz Secaren La venganza de Don Mendoren egokitzapen oso berezia Tricicleren eskutik. “Umorearen munduan, batuketa ez dena kenketa da” dioen esakuna goiburutzat hartuta, 80 minutuko lan bat aurkezten dute, lau ekitaldik osatua, atsedenik gabe, eta 11 aktorek 25 pertsonaia jokatzen dituztela.

Sarrerak (26, 22, 18 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Mamma Mia! musikalaren azkeneko emanaldiak Donostian ostegunetik aurrera

2010ko Uztailaren 26a

Datorren uztailaren 29tik abuztuaren 1era, Kursaaleko Auditorioak Nina protagonista duen Mamma Mia! musikala hartuko du. Musikalaren birako azken emanaldiak hurrengo orduetan izango dira: 20:ooetan uztailaren 29an, 18:30 eta 22:30ean uztailaren 30 eta 31ean, eta 17:00 eta 21:00etan abuztuaren 1ean.

ABBAren abestietan oinarritua, familia eta adiskidetasunari buruzko istorio hau Greziako irla paradisiar batean gertatzen da. Bere ezkontzaren aurreko egunean, alaba aitaren bila hasiko da. Duela 20 urte irla horretan bere amarekin erlazioa izan zuten hiru gizon elkartuko ditu.

Sarrerak (55€, 50€, 45€, 40€, 35€, 30€ euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Toni Cantóren El pez gordo antzezlana, Antzoki Zaharrean

2010ko Uztailaren 14a

Uztailaren 15a eta 18a bitartean, Antzoki Zaharrak Toni Cantó protagonista duen El Pez Gordo ikuskizuna taularatuko du. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira baina larunbatean, uztailak 17, funtzio bikoitza egingo da ere 22:30ean.

Industria-lubrikatzaileak egiten dituen enpresa bat krisi larriak jota dago, eta bertako hiru langile hotel bateko suitean bildu dira festa bat prestatzeko, bezero berriak atzemateko asmoz. El Pez Gordo konpainiako lehendakaria dago bezero horien artean. Laneko arrakasta eta zintzotasuna bateratzea, laneko eginbeharrak eta norberaren egiatasuna, enpresaren helburuak eta giza balioak: horra zenbait herrialdetan estreinatutako ikuskizun honen gai nagusiak.

Sarrerak (24 eta 20 euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Donostiako Tokiko Musika Erakustaldiko talde sailkatuak

2010ko Uztailaren 14a

LaMaquinadeHuesos

Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailak antolatzen duen Donostiako Tokiko Musika Erakustaldiko epaimahaiak Rock, Pop eta Beste Joera Batzuk estiloetan nabarmendu diren taldeak hautatu ditu.  Hala, Mantisa eta Krilin sailkatu dira Rock atalean, 15 Grados eta Edición Limitada Pop atalean eta Fairlight eta Iñigo Pro & Fran. C Beste Joera Batzuk atalean.

Sailkatutako taldeek telonero gisa jardungo dute Donostia Kulturak edo Kursaal Fundazioak Aste Nagusian, edo Victoria Eugenia Antzokian, edo Kursaaleko Auditorioan zein Ganbera Aretoan programatzen duten kontzerturen batean, 2011ko ekaina baino lehen.

Donostiako Tokiko Musika Erakustaldia Donostiako ikus-entzuleek hirian musikagintzan ari diren taldeen lana ezagutzea eta aintzat hartzea helburua duen egitasmoa da. Erakustaldi honek segida eman dio desagertu berri den Pop Rock Lehiaketaren lanari eta ibilbideari. Hamabost taldek parte hartu dute aurten Rock, Pop eta Beste Joera Batzuk estiloetan; bost talde estilo bakoitzeko. Taldeok Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, Bukowskin eta FNACen eskaini dituzte kontzertuak martxotik ekainera bitartean.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atariko dossierren atalean.


© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali