Victoria Eugenia Antzokia

  • Hemen zaude:
  • Hasiera
  • Berriak
  • Arte eszenikoei buruzko berriak

Arte eszenikoei buruzko berriak


Mamma Mia! musikalaren azkeneko emanaldiak Donostian ostegunetik aurrera

2010ko Uztailaren 26a

Datorren uztailaren 29tik abuztuaren 1era, Kursaaleko Auditorioak Nina protagonista duen Mamma Mia! musikala hartuko du. Musikalaren birako azken emanaldiak hurrengo orduetan izango dira: 20:ooetan uztailaren 29an, 18:30 eta 22:30ean uztailaren 30 eta 31ean, eta 17:00 eta 21:00etan abuztuaren 1ean.

ABBAren abestietan oinarritua, familia eta adiskidetasunari buruzko istorio hau Greziako irla paradisiar batean gertatzen da. Bere ezkontzaren aurreko egunean, alaba aitaren bila hasiko da. Duela 20 urte irla horretan bere amarekin erlazioa izan zuten hiru gizon elkartuko ditu.

Sarrerak (55€, 50€, 45€, 40€, 35€, 30€ euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Toni Cantóren El pez gordo antzezlana, Antzoki Zaharrean

2010ko Uztailaren 14a

Uztailaren 15a eta 18a bitartean, Antzoki Zaharrak Toni Cantó protagonista duen El Pez Gordo ikuskizuna taularatuko du. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira baina larunbatean, uztailak 17, funtzio bikoitza egingo da ere 22:30ean.

Industria-lubrikatzaileak egiten dituen enpresa bat krisi larriak jota dago, eta bertako hiru langile hotel bateko suitean bildu dira festa bat prestatzeko, bezero berriak atzemateko asmoz. El Pez Gordo konpainiako lehendakaria dago bezero horien artean. Laneko arrakasta eta zintzotasuna bateratzea, laneko eginbeharrak eta norberaren egiatasuna, enpresaren helburuak eta giza balioak: horra zenbait herrialdetan estreinatutako ikuskizun honen gai nagusiak.

Sarrerak (24 eta 20 euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Donostiako Tokiko Musika Erakustaldiko talde sailkatuak

2010ko Uztailaren 14a

LaMaquinadeHuesos

Donostia Kulturak eta Donostiako Udaleko Gazteria Sailak antolatzen duen Donostiako Tokiko Musika Erakustaldiko epaimahaiak Rock, Pop eta Beste Joera Batzuk estiloetan nabarmendu diren taldeak hautatu ditu.  Hala, Mantisa eta Krilin sailkatu dira Rock atalean, 15 Grados eta Edición Limitada Pop atalean eta Fairlight eta Iñigo Pro & Fran. C Beste Joera Batzuk atalean.

Sailkatutako taldeek telonero gisa jardungo dute Donostia Kulturak edo Kursaal Fundazioak Aste Nagusian, edo Victoria Eugenia Antzokian, edo Kursaaleko Auditorioan zein Ganbera Aretoan programatzen duten kontzerturen batean, 2011ko ekaina baino lehen.

Donostiako Tokiko Musika Erakustaldia Donostiako ikus-entzuleek hirian musikagintzan ari diren taldeen lana ezagutzea eta aintzat hartzea helburua duen egitasmoa da. Erakustaldi honek segida eman dio desagertu berri den Pop Rock Lehiaketaren lanari eta ibilbideari. Hamabost taldek parte hartu dute aurten Rock, Pop eta Beste Joera Batzuk estiloetan; bost talde estilo bakoitzeko. Taldeok Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan, Bukowskin eta FNACen eskaini dituzte kontzertuak martxotik ekainera bitartean.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atariko dossierren atalean.

The Swell Season Victoria Eugenian urriaren 19an

2010ko Uztailaren 13a

The Swell Seasonen kontzertua izango da urriaren 19an Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan.

Glen Hansardek ―Frames taldeko lider ohiak― eta Marketa Irglovak osatutako bikote honek ospea lortu zuen Once filmeko Falling Slowly abestiak 2008ko Oscarra irabazi zuenean; horrez gainera, bi izendapen izan zituen Grammy sarietan.  Gitarra-soinu garbia, Glen-en ahots sinesgarria eta Marketaren ahots-harmonia ederrak dira taldeak mundu osoan lortutako arrakastaren gakoak. Strict Joy bigarren diskoak egiaztatu du hori.

Sarrerak (25 eta 20 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Pablo Carbonell La curva de la felicidad lanarekin egongo da Antzoki Zaharrean

2010ko Uztailaren 7a

Uztailaren 8a eta 11 bitartean, Antzoki Zaharrak Pablo Carbonell protagonista duen La curva de la felicidad ikuskizuna taularatuko du. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira baina larunbatean, ekainak 10, funtzio bikoitza egingo da ere 22:30ean.

Egia al da gizonek krisi bat jasaten dutela 40 urte betetzerakoan? Krisia jasan duten guztiek gizona bikotearen “sexu ahula” dela badakite: dudatsua eta makala. Nahiz eta parrandan joatearekin amestu, bakarrik bizitzea eta hain ero es diren gau ero horien ondoren etxera bakarrik bueltatzea izutu egiten du. Bere delirioan, bere helduaroa 30 urteko edota gazteago diren emakumezkoentzat iman boteretsua dela uste du.Sarrerak (24 eta 20 euro) salgai daude Antzoki Zaharra eta Victoria Eugeniako leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Protagonistak izatea imajinatzen dugu lehiaketaren film labur irabazleak proiektatuko dira

2010ko Ekainaren 28a

Hurrengo asteazkenean, ekainak 30, 20:00etatik aurrera Victoria Eugenia Antzokian, Protagonistak izatea imajinatzen dugu Atzegi 2010 Film Laburren eta Bideoklipen Hirugarren Lehiaketako film labur irabazleak proiektatuko ditugu. Aurreko bi edizioetan gertatu zen bezala, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak eta Atzegik, Kutxaren lankidetzaz, emanaldi berezi hau aurkeztuko dute, partehartzaile ugari ere bertan egongo direla.

2010. urte honetan, Atzegik 50 urte bete ditu. 50 urte adimen-ezintasuna daukaten pertsonentzako etorkizun hobea imajinatu dugu eta hala nahi dugu artean ere. Etorkizun hobea imajinatzearekin bat etorriz, Atzegik, Kutxaren lankidetzaz, “Protagonistak izatea imajinatzen dugu” Film Laburren eta Bideoklipen Hirugarren Lehiaketa antolatu du.

Lan hauetan, adimen-ezintasuna daukaten pertsonen ahalmenak erakutsi nahi dizkiogu gizarteari zinema-arloa baliatuz; bertan, istorio horien aktore izan daitezkeela eta, gainera, haien bizitza errealen protagonista izan nahi dutela erakutsiko digute.

Lehiaketa honetako epaimahaia Jose Luis Rebordinosek, Begoña del Tesok eta Mitxel Lakunzak osatzen dute.

Informazio gehiago duzue donostiakultura.com webguneako dossierren atalean.

Aukeran Dantza Taldearen Gernika, Victoria Eugenia Antzokian bihar

2010ko Ekainaren 24a

Bihar ostirala, ekainak 25, Victoria Eugenia Antzokiak Aukeran Dantza Taldearen Gernika ikuskizuna eskeiniko du 20:00etan.

Gernika 1937ko apirilean gertaturikoaren kontakizuna da. Pluraleko lehen pertsonan kontatua da, hots, bonbardaketa jasan zutenek berek kontatua. Proposamenak dantza tradizionala eta garaikidea batzen ditu, eta argiak eta koloreak erabiltzen ditu giroak sortzeko.

Bonbardaketan hildakoak heriotzatik itzultzen dira, zer gertatu zen kontatzeko. Hondamendiaren aurretik nolako bizitza zuten kontatuko dute, nola erori zen gerraren infernua herriaren gainera, nola birrindu zuen, eta nola, oroimenaren bitartez, jaio daitekeen berriz.

Sarrerak (26, 22, 18 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Ezker eskuma antzezlana taularatuko du Glu Gluk Antzoki Zaharrean ekainaren 19an eta 20ean

2010ko Ekainaren 18a

Ezker Eskuma, Glu Glu Producciones

Bihar eta etzi, ekainak 19 eta 20, Antzoki Zaharrean taularatuko du Glu-Glu konpainiak Ezker eskuma ikuskizuna. Emanaldi biak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira.

Esker eskuma umorearen bitartez bi emakumeen istorioak kontatzen dituen antzezlana da, beren bakardadeak eta adiskidetasuna. Bi emakume, Rosa (Loli Astoreka) eta Sara (Libe Aranburu) dira protagonistak. Bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan, eta beren egunerokotasunak dituen arazoekin borrokan. Bi errealitate ezberdin bizi dituzten bi emakumek – bata etxekoandre porrokatu prototipikoa eta bestea, bizitzan interesik ez duen emakume malenkoniatsua- bizi diren solairuagatik batuak. Aizpea Goenagak zuzendua.

Sarrerak (18 eta 15 eurotan) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean). Donostia Kulturako bazkideek % 50eko deskontua dute lehen egunean.

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Ur Teatroa Donostiara itzuliko da Sueño de una noche de verano lanarekin

2010ko Ekainaren 16a

Datorren ekainaren 26 eta 27an, Victoria Eugenia Antzokiak Ur Teatroa konpainiaren Sueño de una noche de verano ikuskizuna taularatuko du. Emanaldiak arratsaldeko 8etan izango dira.

Ur Teatroak Sueño de una noche de verano lana eszenaratzen du berriro, 1993an Antzerki Sari Nazionala irabazitakoa. Helena Pimentaren zuzendaritzapean, Shakespeareren komediaren gaur egungo irakurketa egiten du antzezlanak, non maitasuna baita benetako protagonista, bere agerbide desberdinak direla medio: askatzen, kateatzen, bultzatzen, ezerezten, erredimitzen, suntsitzen, idealizatzen eta makurrarazten duen maitasuna. Maitasunaren dardoek gidaturik, pertsonaiak basoan barrentzen dira, non beste ordena bat baita nagusi, naturarena, norberaren instintuena, mundua bera bezain ero baitira.

Sarrerak (22, 16 eta 10 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Udako Arte Eszenikoetako programazioa aurkeztu da

2010ko Ekainaren 15a

AZ_Los monologosdelavagina

Gaur, Donostia Kulturak udako Arte Eszenikoen programazioa aurkeztu du. Udako antzerkia eta umorea bereiztezinak dira Donostian. Denboraldiz denboraldi, donostiar zein kanpotar ikus-entzuleek hiriko antzokiak bete ohi dituzte bi hilabeteotan, Espainian arrakasta lortu duten ikuskizunak izaten baitira bertan. Antzerkian hamahiru proposamen, zarzuelan bat eta musikaletan beste bat: guztira, 91 emanaldi ditugu aurten. Uztailetik irailera, Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko agertokiek Arte Eszenikoetako eskaintza freskagarria proposatzen dute.

Komedia da nagusi, komedia hutsa eta bestelakoa: astrakana, vodevila, amodio-kontuena… Denak ere ikus-entzuleei aldi atsegina pasarazteko xedez, baina baita interesatzen zaizkigun eta gure bizitzan eragina duten gaiak jorratzeko ere: maitasuna, leialtasuna, interesa, adiskidantza, sexua, zorionaren bilaketa, denboraren joana… Udako hilabeteotan, autore garrantzitsuen testuak izango ditugu gozabide: Muñoz Seca, Eduardo Galán, Juan Carlos Rubio, Juan Luis Iborra, Santiago Moncada, Yazmina Reza, Eve Enslter, Roger Rueff… Ikuskizunok zuzendari ospetsuek zuzenduak dira: Gabriel Olivares, Manuel Galiana, Juan Carlos Rubio, Tamzin Towsed, Tricicle… eta 100 aktore baino gehiagok parte hartzen dute, asko eta asko espainiar antzerkian behinenak. Nortzuk ote aktore gizonezkoak? Honako hauek, besteak beste: Javier Veiga, Enrique San Francisco, Toni Cantó, Paco Valladares, Juanjo Artero, Angel Pardo, José Luis Gil. Eta emakumeak? Honako hauek, besteak beste: Amparo Larrañaga, Nuria González, Juancal Rivero, Arantxa del Sol, Anabel Alonso, Marta Belenguer, Mirian Díaz-Aroca, María Luisa Merlo.

Ikuskizun bakoitzari buruzko informazioa duzue jada prest victoriaeugenia.com webgunean, baita folletoak, eta abar prentsarentzako atalean.


© Victoria Eugenia Antzokia, Argentina Errepublika Pasealekua , 2. 20004 Donostia - Telf. 943 481160 Fax. 943 481969 Emaila bidali